Live
Bizi izan zutenentzat kolpe handia izan zen ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren itxiera. Giroak iradoki zezakeen halako gertakari bat baina ordura arteko muga asko gainditzea suposatu zuen.
Aste honetako ‘Eztena’ podcastean Iñaki Uria izan da, proiektuaren sustatzaileetako bat eta indarrez itxi zuten arte bertako partaide. «Zergatik itxi zuten ‘Egunkaria’?», galdetu diogu, «momentu horretan komeni zitzaielako, nahi zutelako eta posible zutelako», erantzun du Uriak.
Bere hitzetan, «berriz gertatu daiteke, eraikitzen duzun hori bota dezakete inpunitate osoz eta inpotentzia hori geratzen zaizu, ez garelako gai izan egoera horri buelta emateko».
‘Eztena’ podcasta zentsuraren eta euskal kulturak jasan behar izan duen jazarpenaren inguruan osatutako lana da. Asteartero (19.00) atal berri bat NAIZ Irratian eta bideopodcasta plataformetan eta irratia.naiz.eus-en