Live

Bigarren Kafea

Victor Hugok Euskal Herria deskribatu zuenekoa

1843ko udan, Victor Hugo idazle frantziarra Euskal Herrira etorri zen, eta bertan ikusitakoa 'Pirinioak' liburuan islatu zuen. Andoni Mateos Geografia irakasleak pasarte batzuk ekarri dizkigu. 

Audio_placeholder

Victor Hugok Euskal Herria deskribatu zuenekoa

Loading player...
Andoni Mateos Victor Hugo eta geografiari buruz hizketan.
Andoni Mateos Victor Hugo eta geografiari buruz hizketan. (Bigarren Kafea)

«Gizakia naturaren aurrean zibilizatu behar da» dio Victor Hugo idazle ospetsuak Euskal Herriari eskainitako 'Pirinioak' liburuan. 1843ko abuztuan Iruñea bisitatu zuen, eta inguruko herriak ezagutzeko aukera izan zuen. Bertan ikusitakoa gaur egun lortzeko zaila den liburu batean kontatu zuen. 

Andoni Mateos Geografian aditua da, eta liburuaren ale bat eskuratu du idazlearen kontakizunak aztertzeko. «Bere deskribapenak guztiz erromantikoak dira; garai hartan idazten zen zuk irudikatzeko idazlea deskribatzen ari zena, gaur egun irudiak dauzkagu baina idatziz sinpilistagoak bihurtu gara» dio Mateosek. 

«Euskal paisaia balioan jartzen du eta guk horixe egin beharko genuke, desagertzen ari delako» dio Andoni Mateos irakasleak. «Asko harritzen dio baserriak nola dauden sakabanatuta, gaztelu moduko eraikin isolatuak direla dio»; izan ere, Parisen bizi zen idazlea garai hartan, eta ez zegoen ohituta horrelako etxeak ikustera.

«Ideia korronte berriak erakusten ditu Victor Hugok liburuan, berdintasuna, ondarearen miresmena, naturarekiko errespetua, turismo jasangarria…». Ideia horiei jarraituz, Mateosek hausnartzera bultzatu gaitu. «Ekonomia eta industria omen dira garapena, baina garapena ere bada landa-eremuetan bizi direnek gainontzekoek dituzten baldintza duinak izatea».

 

 

Jaurlaritza Logoa