Live
Trantsizio garaiko eferbeszentzia giroan sortu duten ‘Egin’, «izugarrizko indarra zegoen halako proiektuak sustatzeko», dio Teresa Todak. Hasiera hartan ez, baina gerora egunkari aitzindari honen zuzendari orde izango zen Toda eta ardura postuetan harrapatu zuen itxierak, «jo puntuan ginen, eta jo egin gintuzten».
Lehendik zetorren erasoaldi baten bururatzea zen. «Atentatuak izan ziren lehenbizi, ondoren boikot instituzionala eta azkenik itxiera», dakar gogora Todak.
Egun batetik bestera 200 langile kalean geratu ziren, berrikuntza teknologiko eta bisual garrantzitsua garatu zuen hedabidea itxita eta bere arduradun nagusiak espetxeratuak urte luzez. Aurrera egiteko oroitu beharraz mintzo da Toda ‘EZTENA’ podcastean.
Asteartero 19.00tan eskaintzen du NAIZ Irratiak ‘Eztena’ podcasta eta ondoren kapitulu osoak ikusgai daude irratia.naiz.eus webgunean.