Live
Susana Lopez eta Alaitz Imaz izan dira emakumeen sega sail lehiaketaren irabazle Elorrion.
Almitza elkarteak antolatutako Emakumezkoen Binakako II. Sega Sail Txapelketan lau bikotek hartu zuten parte eta Imaz eta Lopez izan ziren azkarrenak eta txukunenak 300 metro koadroko saila ebakitzen.«Paliza handia hartu genuen, baina oso pozik gaude» esan dute, 20 minutu behar izan zituzten lanak egiteko.
Hiru modalitate daude gaur egun segan. Tradizionala, kilotakoa: denbora jakin batean zeinek belar kilo gehiago ebaki. Azkartasunekoa: sail zehatz bateko belarra nork azkarrago ebaki, eta azken urteetan bogan dago sega saila: sail zehatz bat ahalik eta azkarren ebakitzea, eta ahalik eta txukunen, belar kiloak kontuan hartu gabe. Hasieran banaka egiten zen, orain, binaka ere aritzen dira sega sailean.