Live

Bigarren Kafea

Egunerokoak; intimitatetik jendartera

Egunerokoen ezaugarri nagusia intimitatea izan ohi da. Hala ere, batzuetan idazki horiek itun pertsonal hori gainditzen dute eta publiko egiten dira. Bigarren Kafean egunerokoetatik abiatutako liburuen zerrenda osatu dizuegu. 

Audio_placeholder

Egunerokoak; intimitatetik jendartera

Loading player...
Egunerokoetan oinarritutako liburuen zerrenda osatu dugu
Egunerokoetan oinarritutako liburuen zerrenda osatu dugu (Pixabay)

Urtebetetzeetan opariak jasotzeko ohitura dugu; batzuetan konpromisoz erositakoak izaten dira, baina besteetan, opari bakar batek gure bizitza alda dezake. Izan daiteke musiakri bati opartituako gitarra, edo abeslari bati oparitutako mikrofonoa… Edo eguneroko bat. 1942ko ekainaren 12an, Ana Frankek egunkari bat jaso zuen bere hamahirugarren urtebetetzeagatik opari gisa. Horrela hasi zen Ana eta bere familiaren klandestinitareari buruzko biziraupen-kontakizun ospetsuaren istorioa. 

Anak 1944ko abuztuaren 1era arte idazten jarraitu zuen, hilaren 4ean harrapatu egin zuten arte.  Bere idatzietan, naziengandik ezkutatzen ziren gela sekretuetako bizitza deskribatu zuen. Baina ez hori soilik, neska gazteak bere inguruan gertatzen zen guztia eta baldintza haietan bizitzaz zuen pertzepzioaz ere idatzi zuen. 

Ana-ren aitak, Otto Frankek, gerratik bizirik atera zen familiako kide bakarrak, ez zuen egunerokoaren berri, ezkutatzen lagundu zien pertsonetako batek 1945eko uztailean eman zion arte. Bi urte geroago, Ottok egunkaria argitaratzea lortu zuen. 'Het Achterhuis' (Atzeko etxea) izenburua jarri zion. Gaur egun, Ana Franken Egunkaria munduan gehien irakurtzen diren hamar liburuetako bat da. 

Baina ez da egunerokoetan oinarritutako liburu bakarra. Egunkari intimoek egia kontatzeko betebeharra dute, zeren eta, hasiera batean, irakurle bakarra idaztea bera da. Hala ere, batzuetan idazki horiek itun pertsonal hori gainditzen dute eta publiko egiten dira. Bigarren Kafean gomendioen zerrenda osatu dugu. 

Jaurlaritza Logoa