Live

Bigarren Kafea

«Hizkuntzekin dugun harremana guztiz aldatzen ari da jada eta asko aldatuko da epe laburrenan»

'Zer behar dute gazteek? Euskaratik ditugun erronkak aletzen' izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak elkarlanean. Euskararen normalizazio prozesuari buruzko sortzen diren galderak erantzuten saiatuko dira. 

Audio_placeholder

«Hizkuntzekin dugun harremana guztiz aldatzen ari da jada eta asko aldatuko da epe laburrenan»

Loading player...
'Zer behar dute gazteek?' jardunaldiak ehingo dituzte ekainaren 1 eta 2an.
'Zer behar dute gazteek?' jardunaldiak ehingo dituzte ekainaren 1 eta 2an. (Euskalgintzaren Kontseilua)

Hauteskunde garaian asko hitz egin dugu gazteez. Batzuek diote bozkatzea garrantzitsua dela, gazteei utziko diegun herria aukeratzen ari garelako. Besteek diote gazteek ez dutela politikan parte hartzen, eta ea non dauden galdetzen dute. Baina, gutxitan hitz egiten dugu gazteetaz subjektu aktibo gisa. Ba al dakigu zer nahi duten? zein zama sentitzen duten? 

Galdera horietako batzuei erantzungo diete 'Zer behar dute gazteek? Euskaratik ditugun erronkak aletzen' izeneko jardunaldietan. Euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuaren inguruan sortzen diren galdera eta erronkak erantzuten saiatuko dira, ekainaren 1 eta 2an BBK Kuna Gunean.  

«Egia da gogotsu prestatu ditugula jardunaldi hauek, iruditzen zaigulako euskaldunok aurrera begira erronka handiak ditugula, eta horretan gazteen presentzia beharrezkoa dela» esan digu Idurre Eskisabelek, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak. «Beharbada erruduntze bat, zama bat ezartzen diegu gazteei, eta gutxitan izaten gara gai gazteak entzuteko eta haien hautuak ulertzeko; beraien ahotsak entzutea oso inportantea iruditzen zaigu». 

Egitarau mardula antolatu dute eta lehenengo hitzordua hezkuntzari eskainiko diote, 'zer etxeko lan egin behar ditu hezkuntzak gazteak euskalduntzeko?' hitzaldiarekin. «Aspalditik ari dira ikertzen ezagutzatik erabilerarako translazioa, eta hezkuntzak horretan duen zerikusia; ondorio argia da, transmisioa ez dela behar bezala egiten gure hezkuntza sisteman» kontatu digu Eskisabelek. «Hizkuntza bera, gramatika eta lexikoa, nolabait transmititzen da, baina ez zaio erabilerarako zentzu bat ematen, ez da kultur transmisio bat egiten… eta euskara bezalako hizkuntza minorizatu baten kasuan, zeinetan egunero gogorarazi behar diogun gure buruari motibo bat dugula hautu bat egiteko, oinarrizko gauza da hori». Gogoeta hori ekarri nahi izan dute jardunaldietara. 

Hezkuntzaz gain, arnasguneak, eremu digitala, sare sozialak eta aisialdia izango dituzte hizpide jardunaldietan. 

 

Jaurlaritza Logoa