Live
Gonbidatu berezi baten txanda aste honetan. Badakizue gustoko dugula guk ∫ateliteko bolantea askatu eta gonbidatuei platerak uztea, azken boladan asko dira saiotik pasatzen ari diren dj eta selektoreak. Gaurko gonbidatua Bilbotik datorkigu eta azken bolada Euskal Herria eta haratagoko kabinetan ezinbesteko horietakoa bilakatu zaigu, eta gu, asko pozten gara. Tronis lagunaz ari gara, bera izan da gaur gurean apunteak hartzeko moduko saio elegante batekin. Breakak, baxu potenteak, melodia iradokitzaileak, tenpo aldaketak... gozada hutsa. Gaur beraz Barrakeo Galaktikoa Tronisen eskutik. Bagoaz!
Paraleloan
Ahotsa begira
Culture
Zine gomendioak: ama-alaba harremanak eta slow cinema
Bideokluba
«Asierri esan diot nobela askatzeko! Zaila da nobelatik zinea egitea, lengoaia ezberdinak dira»
Culture
‘Sinbiosia’ nafarroako kultura eta natura gurutzatzen dituen podcasta
IRRATIA