Live
Beau tiene miedo
Bueltan da Joaquin Phoenix. Eta nire ustetan 2023ko lehen 4 hilabete honetako estreinaldi indartsuenetako bat da hau. Ari Aster zuzendari newyorktarraren hirugarren film luzea da da ‘Beau tiene miedo’.
Beau izeneko gizonezko batek bere ikara eta paranoia ilunenak gainditu beharko ditu bere ama kontrolatzailearen etxera heltzeko. Hori da filmaren inguruan eman den informazio bakarra, baina trailerrean, ordea, antzeman daiteke filmaren nondik norakoak: surrealismoa eta psikodelia.
Ari Aster zuzendaria, terrore estatubatuar olatu berriaren zuzendarietako bat da Jordan Peele eta Robert Eggersekin batera. Nik Charlie Kaufman gidoigile eta zuzendariaren lanaren traza hartzen diot film honi. Kaufmanen zineman gizabanakoaren identitatea, memoria edo gizarte harremanak ikuspuntu surrealista batetik lantzen baititu. Bereak dira ’Cómo ser John Malkovich', ‘Olvidate de mi’ edo ‘Estoy pensando en dejarlo’ filmak.
Ohar garrantzitsua, ia 3 orduko bidaia da ‘Beau tiene miedo’
SISU
Genero ezberdinak maisuki batzen ditu ‘Sisu’ filmak. Dudarik gabe hau da asteko gomendio zoroena.
Bigarren Mundu Gerrako azken hilabeteetan kokatuta, urre bilatzaile bakarti bat (Jorma Tommila) erretirada betean ari diren naziekin gurutzatuko da Finlandiako iparraldean. Naziek urrea lapurtuko diote, baina berehala ohartuko dira ez dutela meatzari babesgabe bat erasotu.
Filmak pasaden urteko Sitgeseko Zinemaldian 4 garaikur lortu zituen. Horietako bat film hoberenarena izan zen. Horretaz gain, Torontoko Zinemaldi ospetsuan hautatua izan zen.
Kritikaren esanetan film oso-oso entretenigarri bat da ‘Sisu’.
Plataformetan zer ikusi?
‘Peter Pan eta Wendy’
Hirugarren gomendioa Disney plataformaren eskutik dator. Denok ezagutzen dugun ipuin klasikoa plantailaratuko dute berriro, eta Sekula Betiko lurraldean galduko gara.
Agian norbaitek pentsatuko du, istorioa jakinda, eta lehenagotik ipuin bera kontatzen duten pelikulak egonda, zein da aste honetako gomendio honen erakargarritasuna? Ba galdera horren erantzuna filmaren zuzendarian ezkutatzen da.
David Lowery estatubatuar zuzendariak zuzentzen du film bat. Bereak dira ‘A ghost story’ edo ‘The green knight’ bezalako pelikulak. Beraz badakizue, hirugarren gomendioa, etxeko txikienek asko gozatuko duten filma.
Hunt
Ba laugarren gomendioarekin nik hainbeste maite dudan Hego Koreara egingo dugu bidaia. HUNT deitu eta MOVISTARren estreinatzen da espioien generoko pelikula den gure azken estreinaldia.
HUNT
80ko hamarkadako Hego Korean kokatuta, Park presidentearen hilketaren ondorengo egunak hartzen ditu abiapuntutzat filmak. Egoera politiko ezegonkorraren ondorioz nork hartzen du herrialdearen kontrola? Ba armadak. Eta kaos hau ikusita, Ipar Korea ere ez da geldirik geldituko. Iraganean aliatu, eta orainaldian aurkari den Hego Korea suntsitzeko aukera ikusten dute egoera horretan. Eta hau lortzeko espioi bat bidaltzen dute auzokidearen lurretara.
Lee Jung-jae hegokorear aktorearen zuzendari debuta da ‘Hunt’. Jung-jae oso ezaguna den aktore bat da herrialdean, ‘El juego del calamar’ telesaileko protagonistetako bat da. Canneseko Zinemaldian estreinatu zen filma, eta Sitges edo Bilboko Zinemaldi FANTastikoan ere lehiatu zen. Bilbon film hoberenaren garaikurra lortu zuen.
Nik ‘Bourne’ sagako pelikula trazak hartzen dizkiot, baina Hegokorear zinemari gertatzen zaion bezala, ‘Hunt’ hamaika giro ezberdinez, erritmo azkar batez eta oso interesgarria den pertsonaiaren bilakaeraz osatutako pelikula bat da. Labur labur esanda, espioien zinema gustuko duen jendeak izugarri gozatuko duen film horietako bat. Esna bezala, aste honetatik aurreran MOVISTAR +en ikusgai.