Live

Uluka

Uluka | Lo que hay

Lo que hay (Sara Torres, Reservoir Narrativa 2022). Sara Torres poeta sarituaren estreinaldi narratiboak lirismoa eta zintzotasuna uztartzen ditu dolua, maitasuna eta desioa.

Audio_placeholder

Uluka | Lo que hay

Loading player...
Uluka
Uluka (NAIZ irratia)

Ama iparraldeko hiri batean minbiziak jota hiltzen den bitartean, narratzailea maitale batekin maitasuna egiten ari da Bartzelonako hotel batean. Hurrengo goizean bere ama bisitatzeko hegaldia du, baina berandu iritsiko da.

Handik gutxira, bere maitalea bat-batean eta behin betiko desagertzen da eta bikotekidea Londrestik itzuliko da berarekin itsas ondoko apartamentu txiki batean bizitzen jartzeko, baina azken honek ama baten heriotzarengatik negar egiten duen eta barruak astindu dizkion maitale batekin haratago joateko gogoa duen norbait aurkituko du.

Egilearen barne elkarrizketa batean murgiltzen zara liburu honetan, abandonuaren eta irrikaren ertzak arakatzeko eta bere maitatzeko modu ikaragarriarekin bizitza ulertzen saiatzeko.



Jaurlaritza Logoa