Live

Bigarren Kafea

«Bidaia ez da apirilean etxera itzultzen garenean amaituko»

Irailean hasitako abentura amaitzetik gertu dira Iñaki Goikoetxea eta Maialen Lopez. Euskal Herritik Argentinara itsasontziz bidali zuten auto batekin euskal diasporaren arrastoari segika ibili dira Hego Amerikako hainbat herrialdetan. 

Audio_placeholder

«Bidaia ez da apirilean etxera itzultzen garenean amaituko»

Loading player...
Hego Amerikako euskaldunon urratsen bila doaz Maialen eta Iñaki
Hego Amerikako euskaldunon urratsen bila doaz Maialen eta Iñaki (Hemengaude.eus)

30000 kilometro baino gehiago egin dituzte eta iragan hilabetea Perun igaro ostean, duela aste pare bat Ecuadorren sartu ziren eta bertan dabiltza, Colombiara joan eta bidaia amaitutzat eman bitartean. Azken astea Galapago uharteetan igaro dute. «Bertara iritsi arte ez genuen pentsatzen hain ikusgarria izango zenik. Animalia ugari ikusten dira hondartzetan eta kaleetan». Euskal Herriarekin loturak ere aurkitu dituzte. «Floriana uhartean XIX. mendean Zuberoako aberats bat ibili zen. Bertako ondasun ugari erosi zituen eta hil zenean, Zuberoako bere jaioterriari utzi zizkion ondasun haiek guztiak».

Peruko egoerak zalantzak eragin zizkien. «Joatea erabaki genuen baina bidean blokeatuta geratu ginen. Zortzi ordukoa izan behar zuen bidaia 24 ordukoa bihurtu zen. Dena den, hegoaldetik iparraldera zeharkatu genuen eta sarreran kenduta, ez dugu bestelako arazorik izan».

«Quiton euskal etxe bat sortu nahi duten familia batekin egon gara. Euskal jatorriko abizenak dituzten pertsonen bila dabiltza». Ibarra hirian hizkuntza gutxituak berreskuratzeko lanean ari den jendearekin elkartuko dira. Ecuadorreko komunitate euskalduna ez da oso handia baina hedatzeko lanean ari dira.

Bi aste eta erdi barru Colombiako Cartagena de Indian egon behar dute autoa itsasoz Euskal Herrira bidaltzeko. «Gu astebete gehiago geratuko gara izapide batzuk egiteko eta apirilaren 20 aldera itzuliko gara». Argi dute bidaia ez dela etxera itzultzean amaituko. «Beste 10 edo 15 urtean bidaia honen arrastoan jarraituko dugula uste dugu».

Entzun Iñaki Goikoetxeak eta Maialen Lopezek Bigarren Kafean kontatu dizkigutenak.

Jaurlaritza Logoa