Live

Naiz Irratia

«Depresioa iritsi aurretik insomnioa ager daiteke»

Loa, eguzkia, mugimendua, harreman sozialak edo emozioak kudeatzea, gakoak dira depresioa prebenitzeko. Depresioaren Nazioarteko Egunean, gaitz honi begiratu diogu Fernando Trebol Gunetuz-eko psikologoarekin.

Audio_placeholder

«Depresioa iritsi aurretik insomnioa ager daiteke»

Loading player...
Depresioa areagotu egind a azken urteetan, pandemiaren ondorioz.(GETTY)
Depresioa areagotu egind a azken urteetan, pandemiaren ondorioz.(GETTY)

Buruko gaixotasunen inguruan gero eta gehiago hitz egiten dela iritsi zaigu Urtarrilaren 13a, depresioaren aurkako nazioarteko eguna. Gunetuz, psikologo euskaldunen sareko Fernando Trebolekin begiratu diogu hainbat daturen arabera oso zabalduta dagoen gaitz honi. Bere esanetan «adore gabeko egoera bat, erorialdi bat, sakona eta iraunkorra» da depresioa eta norberarekin «ezkorra» izatea dakar, «norberak pentsatzea alferra dela, desegokia edo erruduna». Edozein adinetan ager daiteke, izan ume, gazte, nagusi edo adinekoen artean.

Tristura eta depresioa ezberdindu behar direla nabarmendu du, tristura «ohiko» emozio bat dela, onartu egin behar dela, egunean zehar une on eta zailak egon daitezkeelako, baina, «modu iraunkorrean triste egoteak» depresioa eragin lezakeela. Hori bai, triste egotea baino kaltegarriagoa izan daiteke, Trebolen esanetan, «errudun sentitzea triste zaudelako».

Insomnioa

Depresioa eragin dezaketen faktoreen artean, psikologoak beste «nahasmen» batzuez ohartarazi du, bereziki insomnioaz, «depresioa iritsi aurretik insomnioa ager daiteke». Insomnioak oinarrizkoa den loa kaltetzen duenez, «atseden ezak» antsietatea sor lezake, hortik estresa irits liteke eta azken portua izan liteke depresioa. Horregatik, «insomnioa ate joka dugunean esku hartzeko momentua izan liteke», dio. Garunari begira, melatoninaren garrantzia azpimarratu du, «lo eta esna egotearen ardura duen hormonarena», serotoninaren jarioan eragin zuzena duena.

Gunetuzeko kideak azaldu duenez, badira depresioari aurre egiteko eta gaixotasun hau prebenitzeko hainbat jokabide edo gako. Elikadura batetik, garbi jatea; loari eta atsedenari lotuta, «egunaren eta gauaren zikloa ondo eramatea»; eguzkia hartzea; ibiltzea, mugimenduan egotea; harreman sozialak izatea; emozioak kudeatzen jakitea, beldurra adibidez eta «jokaera desegokiei» dagokienean, «alternatibak» bilatzea.

Botikak

Depresioa tratatzeko erabiltzen diren botiken kontsumo altuaz ohartarazi du Trebolek eta zehaztu batzutan «oso erraz ondo sentitu nahi dugula» eta botikak momentu desegokian hartzeko aukera dagoela. Bitarteko asko daudela, botikekin «asmatzea» dela gakoa eta «ondorengo bidea» terapiarekin osatu behar dela baieztatu du. Gainera, botiken kontsumo handiaren atzean zer egon litekeen argitu nahian, galdera bat ere egin du, «botikak saltzeko interesa egon daiteke?».

Bizitzak ekarriko duenaren aurrean prestatzen joatea ere baliagarria dela azaldu du. Seme alabak etxetik joaten direnean, jubilazioa iristen denean edota alargun geratzerakon ager daiteke depresioa, horregatik egoera horietarako «prestatu» egin gaitezkeela baieztatu du.

Jaurlaritza Logoa