Live

Garazi Castaño

Euskal hiztunon mugak pantailetan

Pantailak Euskaraz plataformak ikus-entzunezko edukia astebetez soilik euskaraz kontsumitzeko erronka luzatu du. Pantailaldia azaroaren 11an hasi zen eta ostiralean amaituko da. Bost ekintzailek konpromiso berezia hartu dute egitasmoarekiko; hirurekin mintzatu gara erronkaren ekuadorra pasata.

Audio_placeholder

Euskal hiztunon mugak pantailetan

Loading player...
Pantailak Euskaraz
Pantailak Euskaraz (hamaika)

Euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa areagotzea eta euskal komunitateak ikus-entzunezko edukiak euskaraz kontsumitzeko dituen zailtasunez jabetzea dira Pantailaldiaren helburuak. Azaroaren 11tik 18ra pantailak euskaraz kontsumitzeko edota edukia euskaraz sortzeko erronka helarazi die herritarrei Pantailak Euskaraz plataformak.

Bost ekintzailek konpromiso berezia hartu dute Pantailaldian. Ekimenak irauten duen bitartean, sare sozialetan eta hedabideetan haien esperientziaren berri ematera animatu dira. Ingurune geografiko eta eremu ezberdinekoak dira bostak:

Andoni Solorzano hizkuntza aholkularia Sondikakoa da eta Zernonikusi.eus- atariko sortzaileetako bat. Bigarren ekintzailea Itziar Luri kazetaria da, Iruñekoa. Mitxel Elortza gasteiztarra irakaslea da eta Sarako Nagore Irizar bikoiztailea. Ioritz Gonzalez azkoitiarra irakaslea da eta Pantailak Euskaraz plataformako kidea.

Andoni, Mitxel eta Ioritz elkartu ditugu, ekimenaren inguruan eta euskarazko ikus-entzunezkoen egoeraren inguruan solasteko.

Jaurlaritza Logoa