Live
Txapapotearen beltzak Galizako kostaldea kutsatu zuenekoa
Letoniatik Gibraltarrerako bidea zuen egitekoa, baina ez zen portura iritsi. Galizian, Costa da Morte parean amaitu zen Prestige petrolio-ontziaren bidaia, 2002ko azaroaren 13an. Hantxe hasi zen Galizako historian ezagutzen den ingurumen hondamendirik handiena.
Txapapotearen beltzak Galizako kostaldea kutsatu zuenekoa
Prestige ez zen edonolako ontzia. Atlantikoa zeharkatzen duen zabor-ontzi horietakoa zen. Bahametako banderarekin nabigatzen zuen, armadorea Greziako zen, baina Liberian kokaturiko ontzi-enpresa faltsu batena zen jabetza.
2002ko azaroaren 13an Galizako uretan istripua izan zuen arte.
Argi-ilun asko izan ditu hondamendi hark, garaiko arduradun politiko zein instituzionalen erabaki okerretatik hasita. Hogei urteko ibilbidearen errepasoa egin dugu errepotaje honetan.