Live

Garazi Castaño

Gazteen kezken geruzei tiraka

Elkar argitaletxeak eta Jakin fundazioak elkarlanean sortutako proiektua da Geruzak. Gazteen artean pentsamendu kritikoa bultzatzeko asmoz, guztira 9 dokumental laburrek osatzen dute. Lorea Agirre Jakineko zuzendariak eman dizkigu zehaztapenak.

Audio_placeholder

Gazteen kezken geruzei tiraka

Loading player...
Ezker-eskuin, Alaitz Aizpuru (Elkar), Lorea Agirre (Jakin) eta Miren Dobaran (Lakua).
Ezker-eskuin, Alaitz Aizpuru (Elkar), Lorea Agirre (Jakin) eta Miren Dobaran (Lakua). (Andoni CANELLADA | FOKU)

Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatu zen Geruzak egitasmoa. Euskaraz eta euskaratik, eta gazteekin gazteentzat egina. Hainbat gai landuko dituzte 9 ikus-entzunezko laburretan; besteak beste, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea helburu.

Lander Garrok zuzendu ditu dokumentalak. Eta hainbat gaztek jarri dituzte aurpegia, gorputza, iritziak eta hausnarketak. Pieza bakoitzak gai bat jorratuko du, zer pentsa eta zer hausnartu emanez. Ikus-entzunezkoekin batera hainbat material sortu dute Elkar eta Jakinek, edukiak hezkuntza formal eta ez-formalaren eremuetarako gehigarri moduan.

Urriaren 19an estreinatuko da lehen pieza, desiraren ingurukoa, Donostiako San Telmo museoan. Bertaratu nahi izanez gero geruzak.eus atarian eman behar da izena.

Jaurlaritza Logoa