Live

‘Zarata’ tartea hirugarren denboraldiz jarraian MusikHaria saioan

Iker Bárbara da Zarata Mondo Sonoro aldizkariaren zuzendaria. Hirugarren denboraldiz jarraian euskal eszenako harribitixak ekarriko dizkigu astean behin kazetari bilbotarrak.

Audio_placeholder

‘Zarata’ tartea hirugarren denboraldiz jarraian MusikHaria saioan

Loading player...
Hiru kantuz osatutako EPa kaleratu du Trini Fox taldeak.
Hiru kantuz osatutako EPa kaleratu du Trini Fox taldeak. (Eric LOS)

M I C E - Aurpegira begiratu

MICEren ‘Lautada’ diskoa izan da ‘Zarata’ tartearen denboraldi berriko abiapuntua. «Miren Narbaizak sekulako esperientzia eta jakinduria ditu musikaren bueltan eta une honetan hau atera zaio barrutik. Gai da nahi duena egiteko eta bere alde misteriotsu eta intimista maite ditut, eta, nahiz eta bandarekin eta rockeroagoa den disko hau, bere arrasto hori utzi du nabarmen. Forbideen Colours diskoetxearekin atera du albuma eta zigilu honek gauza bereziak ateratzearen alde egiten du. Joseba Baleztena eta biak elkarlanean aritu dira diskoa Gakobeltz Hit Faktorian grabatuz.

EZEZEZ - Monster

Proiektu berritu bat ekarri digu bigarren tokian Bárbarak: «EZEZEZ proiektuaren atzean Unai Madariaga dago, Unai bezala ‘The living and a dying of a man’ diskoa atera zuen iaz eta sorpresa ikaragarria izan zen, kantautore moduan Lou Reeden kutsua zuen disko lasai, ilun eta gustu handiarekin egindakoa baita hura. Eneko Ajangiz, Alvaro Olaetxea eta Mikel Irigoyen sartu dira proiektu berrian eta urria erdialdean etorriko da ‘When I think something is funny I smile’ lana. Soinu berriak entzungo ditugu, baina aurreko diskotik hurrengorako zubi lana egingo duela aurreratu dute EZEZEZ proiektua osatzen dutenek».

Trini Fox - Sutan

Isilik ziren aspaldian eta bueltan da Trini Fox talde urrestildarra. «Taldea ahaztuta neukan, duela urte batzuk ezagutu nituen eta… hara! bueltan zirela jakin nuenean, a zer sorpresa. Estiloen nahasketa egiten dute punk rocka, stonerra edota metalarekin, Kalifornia, Suedia eta Euskal Herriko taldeen eragina dutela esaten baitute. Duela hiru urte Gaztea Maketa Lehiaketako publikoaren saria eskuratu zuten eta, bi disko luze kaleratu ostean, hiru kantuko ‘Deabru’ EPa aurkeztu dute orain. Eskertzekoa da patroi beretik irteten den eta kolore propioa duen halako talde batekin topo egitea», azpimarratu du bilbotarrak.

Ghost Numbers - Veneno

«Abestiak aukeratzean pentsatu dut, «A zer tetrikoa izan naizen ‘Veneno’, ‘Sutan’ eta ‘Monster’ abestiak aukeratzean!». Ghost Number taldearen diskoek Estatu Batuetako folk tradizionaletik edaten bazuten ere, egun cumbia bezalako doinuak jorratzen dituzte, baina nahasketa handia egiten dute. Oso ilunak dira, Mexikoko hildakoen eguneko ospakizunean jartzeko doinuak jorratzen dituzte: alde batetik poza transmititzen dute doinuetan baina letretan oso ilunak dira. Urriaren 14an etorriko da ‘Venenos y demonios’ diskoa. Folk Record zigiluarekin kaleratuko dute, binilo berezi batean eta oso gomendagarria delakoan nago», bukatu du Bárbarak.

Jaurlaritza Logoa