Live

Bigarren Kafea

«Plataformen garai honetan, babes ditzagun gure pelikulak»

Gaur estreinatuko du Fermin Muguruzak 'Black is Beltza II: Ainhoa' pelikula, Donostiako belodromoan. Musika, zinema eta oholtza gainean 150 gonbidatu inguru; estreinaldia izateaz gain, sekulako festa izango da. 

Audio_placeholder

«Plataformen garai honetan, babes ditzagun gure pelikulak»

Loading player...

Iritsi da egun handia. Gaur aurkeztuko du Fermin Muguruzak 'Black is Beltza II: Ainhoa' pelikula, Donostiako Zinemaldiaren baitan. Belodromoan estreinatuko dute animaziozko filma, 20:00etan eta emanaldi bat izateaz gain, «festa bat izango da». 

«Betidanik gustatu izan zait jendea elkartzea; hasi ginenean, ez ginen soilik musikariak, okupazioetan, irrati libreetan eta fanzineetan parte hartzen genuen, kolektibo bat izan zen 90eko hura» esan digu Muguruzak. Gaurkoa horrelako izango da, 150 gonbidatu igoko baititu eszenatokira. «Zinemagintza kolektiboa da, izan zaitezke kantautore bakarrik, baina zineman hori ezinezkoa da, eta are gutxiago animaziozko zineman».

Goizean egin dute prentsaurrekoa Zurriolako Naiz Gunean, eta bertan izan dira aktore asko; Maria Cruickshank, Gorka Otxoa, Ramon Agirre, Itziar Ituño, Manex Fuchs, Antonio de la Torre eta Darko Peric. Mezu argi bat helarazi nahi izan dute; «plataformen garai honetan, babes ditzagun gure pelikulak».

Belodromokoa historikoa izango da, baina 'Black is Beltza II: Ainhoa’ datorren irailaren 30ean iritsiko da Euskal Herriko zinema-aretoetara

Aurreko pelikulan Euskal Herria zeharka agertzen da, baina bigarren atal honetan Ainhoa , Amanda eta Manexen alaba, Euskal Herrira etorriko da, Kuban Sarrirekin egon ostean. «Errepresio poliziala, okupazioa, heroina nola sortu ziguten, ilusioa...» agertuko dira. 

«Festak komunitatea sortzen eta indartzen du, baina seguru nago film honekin kalapitak altxatuko direla» aitoru digu zuzendariak. 

'Black is Beltza II: Ainhoa’ datorren irailaren 30ean iritsiko da Euskal Herriko zinema-aretoetara. 

Jaurlaritza Logoa