Live
Garagardoaren eta musikaren inguruan osatutako elkartea da Beertoki. Villabona-Amasan Artisau Garagardoen Azoka antolatuz egin da ezagun, baina ekimen gehiago ere jarri dituzte martxan. Esaterako, aurten lehenengoz Zelatunen, Hernio mendiaren magalean, Errockmeria antolatu dute.
Aitor Otegi Beertokiko kidea da eta NAIZ Irratiko Kultur Harian izan da ekimenaz hizketan.