Live

Bigarren Kafea

«Oreka emozionala da bizitzaren gailurrean dagoena»

'GHAU' proiektu musikalak ahaldunduta, 'Noraezeroso' liburua idatzi du Gartxot Unsain Letonak. Bi hilabete, diseinua dotore bat egin duen lagun jator bat eta 200 ale «norberaren sentimendiak plazaratzeko».  

Audio_placeholder

«Oreka emozionala da bizitzaren gailurrean dagoena»

Loading player...
Bakarkako bidean Ghau proiektua sortu du Gartxot Unsain donostiarrak.
Bakarkako bidean Ghau proiektua sortu du Gartxot Unsain donostiarrak. (Iratxe ETXEANDIA)

Gartxot Unsainen 'Noraezesoro' liburua errealitate eta idealidadearen artean dago. Dragoi hegalariekin ari da tarteka, egiazkoak ez diren hegazkinen egiazkoak ez diren komunetan erretzen, baina zer da egia? 

Hori eta beste hainbat galdera eta zalantza ere badakartza Unsainek bere lehen liburuan. «Bada terapeutikoa, nire egiak eta nire gezurrak agertzen dira» aitortu digu. Heldutasunaz eta heldutasun faltaz idazten du donostiarrak, eta agian horregatik bere belaunaldikoek gehiago konektatuko dute testuarekin, baina «edadeaz gain, pertsona guztientzako tartea dago liburuan».

Komunikatzeko beharretik sortu du liburua; «Hitzak serio hartzen ditut, baina horrek hitzekin jolastea eta gauzak ezbaian jartzea dakar». Gainera, liburuan, nahigabe bada ere, omenaldi txiki bat egin dio bigarren kafeari.

Bigarren Kafean Gartxot Unsain elkarrizketatu dugu. 

Jaurlaritza Logoa