Live
Dagoeneko egun batzuk pasa diren arren, oraindik ere bizi-bizirik dago Azken Rock Festival jaialdiak emandakoa bertan izan zirenentzat. Haien artean izan zen Izkander Fernandez, NAIZen egunero-egunero bertan emandakoa jasoz, besteak beste.
Bero handiko egunak izan ziren eta, aurreikusitako moduan, jaialdiaren hasiera «nahikoa kaotikoa» izan zela kontatu digu lemoaztarrak. Baina, sorpresa atsegin ugari eman zizkion Izkanderri 2022ko ARFk eta hango artisten kantu sorta bat luzatu digu azken tartean.
Goraipatu dituen gauzen artean, Patti Smithen energia izan da: «Ez neukan espektatiba askorik kontzertuaren inguruan. Izan ere, halako kontzertu bat horrelako mito batentzat askotan besterik gabekoa izaten da. Baina, erratuta nintzen. Emakume honek 76 urterekin erakutsi zuen indarra eta jarrera sekulakoak izan ziren, txundituta geratu nintzen bere emanaldiarekin».
Azkena Rock Festival beste behin rock zaleen tenplu bilakatu zen, eta «etorkizunean artista handiak erakartzeko moduko jaialdia» dela esan digu Fernandezek. Ea horrela den eta aurrerantzean ere legenda asko pasatzen diren Mendizabalako jaialditik.
Hauek izan dira Izkanderrek ekarritako kantuak:
– Hiss Golden Messenger - Jenny of the roses
– The Afghan Whigs - My enemy
– Vulk - Lanaren kanta
– Patti Smith - People have the power