Live

Bigarren Kafea

Maider Gaztelumendi: «Produktu bakoitzak Senegalgo emakume baten izena darama»

Afrikatik ekarritako oihalekin osagarriak egiten ditu Maider Gaztelumendi donostiarrak Luma Moda Etikoa izenpean. Bigarren Kafean proiektua aurkeztu digu. 

Audio_placeholder

Maider Gaztelumendi: «Produktu bakoitzak Senegalgo emakume baten izena darama»

Loading player...

Luma Moda etikoa diseinu eta moda marka bat izateaz gain, ekimen politiko bat ere bada. Maider Gaztelumendi Fagoaga donostiarrak sortu zuen, 2019an, nahiz eta hazia askoz lehenago erein zuen. 

«Aitak eskuekin egin izan du lan betidanik eta nik txikitatik bere alboan egoteko aukera izan dut» aitortu digu. Horrela, pultserak egiten hasi zen eta larrua josteari ekin zion ondoren. 2016en, aita gaixotu ostean, elkarrekin Senegalera bidaia bat egitea erabaki zuten, eta ordutik «joan etorrian ibili naiz». Bidai horietako baten ostean, Luma sortzea erabaki zuen. «Nire aitaren txorien kaiolako atea irekitzea bezala izan zen».

Maliko bogolanfini oihalekin osagarriak egiten dituzte, beti ere proiektuaren balioak mantenduz; kultur aniztasuna, bidezko merkataritza eta jasangarritasuna. «Jasangarritasuna bi aldetatik ulertzen dut: batetik, materialetatik, baina baita sozialki ere»

Luma proiektua aurkeztu digu Maider Gaztelumendik Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa