Live

Bigarren Kafea

Ane Arruti [Keia]: «Eduki ez dudan talde baten nostalgia nuen»

Keia taldean bildu dira Ane Arruti kantugile zarauztarra eta Iñigo Ibarrondo, Iker Martinez de Zuazo eta Egoitz Olalde musikari oñatiarrak. Berako 'Atala' estudioan grabatu dute Iñigo Irazokiren gidaritzapean euren lehenengo estudioko lana. Bigarren Kafearen elkarrizketa akustikoetan izan ditugu. 

Audio_placeholder

Ane Arruti [Keia]: «Eduki ez dudan talde baten nostalgia nuen»

Loading player...

Atzo, otsailaren 9an, argitaratu zuen Keia taldeak 'Erregaia' diskoa. Hori egin duten egun berean, Bigarren Kafean haiekin zuzen-zuzenean solasean aritzeko eta haien abestiak entzuteko pribilegioa izan genuen. 

Keia sortu berri den taldea da, baina osatzen duten musikariak ez dira hasiberriak, inolaz ere ez. Besteak beste Arrutiko Intxaurrak, Latzen, Sorkun, Sharon Stoner edo Potemkin taldeetako kideak baitaude; Ane Arruti, Iñigo Ibarrondo, Iker Martinez de Zuazo eta Egoitz Olalde. Arruti oso era akustikoak ezagutu dugu aurretik, eta gainontzeko taldekideak, berriz, oso talde rockeroetan aritu dira. «Eduki ez dudan talde baten nostalgia nuen» aitortu digu Arruti. 

Hala ere, rock eta giro akustikoen artean ez omen da lehiarik egon. «Ni neu naiz akustikoetatik gehien aldendu nahi izan duena» kontatu digu katugile zarauztarrak. Oinarrian, Arrutik egin ditu melodiak, baina taldekide bakoitzak bakoitzak bere konposaketa egin du bere musika-tresnarekin; horregatik, «talde izena jartzea taldeari egindako aitortza bat da». 

Ane Arruti eta Iker Martinez de Zuazo Bigarren Kafeko elkarrizketa akustikoetara gerturatu dira eta guk bideoan hartu dugu.

 

Jaurlaritza Logoa