Live

Transkripzioa:
Ander:
Zer egiten duzu ilargira begira?
Ioar:
Ez nago ilargira begira.
Ander:
Gora begira zaude.
Ioar:
Izar asko dago gaur.
Ander:
Atzoko berberak dira, Ioar. Ez bat gehiago, ez bat gutxiago.
Ioar:
Badakit, Ander. Baina gaur izar gehiago ikusten ari naiz.
Ander:
Zerbait gertatzen al zaizu? Kontatu nahi didazu?, edo intimoa da?
Ioar:
Ez zait ezer gertatzen. Kontua da Euskal Herriko Unibertsitatean badela zientzialari taldea bat, IBeA izena duena. Mars 2020 misioan parte hartu du.
Ander:
Ez dut inoiz halakorik entzun.
Ioar:
Martera Perseverance ibilgailua iritsi zenean, planeta hartako datuak hona bidaltzen hasi zen berehala. Neurketa horiek ongi kalibratuta egotearen ardura Euskal Herriko ikerketa taldearena da.
Ander:
Orain ulertzen dut. Zuk... talde horretan egoteko gogoa daukazu.
Ioar:
Nola dakizu?
Ander:
Igarlea naiz! Zuri astronomia gustatzen zaizu, eta ni astrologoa naiz.
Ioar:
Beti adarra jotzen didazu...
Ander:
Ikerlari talde horretan sartzeko itxaropena duzu, bai edo ez?
Ioar:
Ez naiz ausartzen Gorka Aranari deitzen.
Ander:
Ikerlarietako bat al da Gorka Arana hori?
Ioar:
Bai.
AUDIOA-1 | GORKA ARANA
Ander:
Argi eta garbi geratu da martetarrik ez dagoela.
Ioar:
Ez dago, ez. Zeu zara geratzen den bakarra.
Ander:
Perseverance ibilgailua NASArena izango da, ezta?
Ioar:
Bai. Bi metro luze, bi metro garai eta hiru metro zabal da, gutxi gorabehera. Floridatik bidali zuten 2020ko uztailean, eta zazpi hilabete geroago iritsi zen Martera, 2021eko otsailean.
Ander:
Han ez dute ezer berezirik aurkituko.
Ioar:
Zuk zer jakingo ote duzu!
Ander:
Kasu egidazu.
Ioar:
Orain dela 4.000 milioi urte Marte planetan ura zegoela egiaztatu dute.
Ander:
Baina orain ez dago.
Ioar:
Marten duela milioika urte ibai bat izandako lekura bidali dute ibilgailua. Han zer bizi aukera dagoen aztertuko dute.
Ander:
Sentitzen dut zu nahigabetzea, baina han ez dago ezer.
Ioar:
Marteren meteorologiaren gorabeherak aztertuko ditu Euskal Herriko ikerlari taldeak.
Ander:
Marten ez dago hautsa eta hautsa eta hautsa besterik.
Ioar:
Planeta estaltzen duen hauts hori ikertzen saiatuko dira.
Ander:
Nire ustez, hautsak irentsi egingo du ibilgailua. Eta kito.
Ioar:
Helikoptero txiki bat ere bidali dute Perseverance ibilgailuan. Bi kiloko pisua du.
Ander:
Eta zein izen ipini diote dron horri?
Ioar:
Ingenuity.
Ander:
Izen aproposagorik ezin zuten asmatu.
Ioar:
Ez zaitez ezkorra izan.
Ander:
Estrabagante kuadrilla bat dira horiek guztiak. Lurrean izugarrizko arazoak ditugun bitartean, zoro horiek Marten daukate burua.
AUDIOA-2 | GORKA ARANA
Ioar:
Perseverance ibilgailuak 23 kamera daramatza. Eta horietako bati SuperCam esaten diote. Gaur egun dagoen sistema espektroskopiko konplexuena da.
Ander:
Zer arraio egingo du kamera horrek?
Ioar:
Sateliteen bitartez iritsiko zaizkien datuekin Marteko leku berezi horren mapa egitea lortuko dute.
Ander:
Oso interesgarria da kontatzen didazun guztia, baina aldi berean abentura amorragarria iruditzen zait.
Ioar:
Zergatik daukazu hainbesteko mesfidantza?
Ander:
NASAkoak ez zaizkit gustatzen.
Ioar:
Dena den, zuk oso gustuko dituzu mapak eta dokumentu kartografikoak.
Ander:
Bai, hala da. Baina mapa egin eta gero zer? Aberats bati salduko diote Marteko eremu hori?
Ioar:
Sorpresa bat emango dizut.
Ander:
Ez dut uste harrituko nauzunik.
Ioar:
Marteko Jezero kraterraren mapa egiten ari direnez, koadranteei izenak jarri dizkiete.
Ander:
Zein izen?
Ioar:
Urbasa, Urdaibai eta Basque Countryko sumendiak.
Ander:
Txantxetan ari zara?
Ioar:
Ez, ez, egia da.
Ander:
Tira... proiektu zoro hori apur bat gustatzen hasi zait. Deituko al diogu Gorka Arana delako horri?
Ioar:
Aurrera.
Epilogoa - Beti Ikasten
Ander:
Zer ikasi dugu gaur?
GOGOA singularrean esaten dugu.
—«Ikerlari talde horretan egoteko gogoa daukazu».
Ioar:
Hemen adibide batzuk:
—Jateko gogoa dugu.
—Berriz Urdaibaira joateko gogo bizia dut.
—Ez da erraza denen gogoa betetzea.
Ander:
ITXAROPENA ere singularrean jokatzen dugu:
—Ikerlari talde horretan sartzeko itxaropena duzu.
—Itxaropen osoa daukat gaur ez dugula galduko.
—Zure mezuak itxaropen apur bat eman zidan.
Hemen entzun dezakezue Gorka Aranari egindako elkarrizketa.


