Live
Edozer dela ere, musikarik onena entzuteko aitzakiarik handienaren bila ibiltzen gara 'Global Musik' saioan astelehen gauero. Oraingo honetan ere ez dugu gutxiago egin, gaurkoa amaitu eta maltak prestatu beharko baditugu ere hegazkina hartu ahal izateko, Minesotan igaro dugu ordubetea. Kantu lasaiak, dantzagarriak, gogorrak eta askoz ere gehiago izan ditugu beraz protagonista nagusi.
Eguneko efemeridearekin hasi dugu ordea astelehen honetakoa ere, eta horretarako 1946.urtera egin dugu salto. Aston Barrett jaio baitzen orduan, 'The Wailers' musika taldeko baxu jotzailea izan zelarik. Musikak garrantzia handia zuen familia batean jaio zen, eta horrek eragin izugarria izan zuen aurrerantzean ere bere ibilbidean. Naiz Irratiaren uhinak gozatu ahal izateko beraz, Bob Marley & The Wailers elkartu ziren One Love/People Get Ready lana entzun nahi izan dugu.
Hauek dira entzun ditugun kantuak:
1. THE WAILING WAILERS - ONE LOVE
2. BOB DYLAN - HAEAVEN DOKCING S DOOR
3. PAUL WESTERBERG - DYSLEXIC HEART
4. DAN WILSON – SOMEONE LIKE YOU
5. THE SOVIETTES - PARANOIA CHA CHA CHA
6. PRUDENCE JHONSON - JHON OF DREAMS
7. SOUL ASYLUN - RUNAWAY TRAIN
8. DILLINGERS FOUR - GAINESVILLE
9. CLOUD CULT - YOU WERE BORN
10. THE DILLINGERS
11. SKABIDEAN - HILARRIA