Live

Naiz Irratia

ETAren iragarpenaren egun historikoa «barrutik» bizi izan zuten Garitanok eta Izagirrek

ETAk jardun armatuaren amaiera iragarri zuenean Gipuzkoako ahaldun nagusia zen Martin Garitano eta Donostiako alkatea Juan Karlos Izagirre. Oso gogoan dute egun historiko hura.

Audio_placeholder

ETAren iragarpenaren egun historikoa «barrutik» bizi izan zuten Garitanok eta Izagirrek

Loading player...
Juan Carlos Izagirre eta Martin Garitano, Aieteko Konferentzian. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Juan Carlos Izagirre eta Martin Garitano, Aieteko Konferentzian. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

ETAren iragarpena baino hiru egun lehenago egin zen Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia. Jauregiaren harmailetan egindako argazkia historiara igaro da. Nazioarteko aditu eta ordezkariez gain, Euskal Herriko ordezkari politikoak ere, noski, bertan izan ziren. Tartean, 2011-2015 aldian Gipuzkoako ahaldun nagusi izatea egokitu zitzaion Martin Garitano, eta garaian Donostiako alkate zen Juan Carlos Izagirre.

Aieteko Adierazpenaren eguna, ETAk jardun armatuaren amaiera iragarri zuen eguna eta baita hurrengo egunak ere modu intentsoz eta barru-barrutik bizitzea egoki zitzaien biei. Garitanok oso gogoan du garaia, «halako gauzak ez dira ahaztekoak, gutxi batzuei tokatzen zaigu horrelako egun historikoak barrutik bizitzea, ez zait sekula ahaztuko».

Izagirre Realeko ordezkariekin zegoen bilduta ETAren erabakiaren inguruko berria jaso zuenean, «Anoetan geunden bilera bat egiten Aperribay eta zuzendaritzako beste batzuekin eta han jaso genuen berria eta poztu ginen denok». Hiru egun lehenagoko Aieteko Konferentzia ere oso gogoan du, «17koa ere oso garrantzitsua izan zen, kalean bizi zen giroa, niretzat oso egun hunkigarriak izan ziren, konturatzen ginen momentu oso historikoa zela».

10 urte egin dugu atzera Garitano eta Izagirrerekin, garaian gertaturikoak errepasatu eta gaur egunera itzulita Euskal Herriak dituen erronken inguruan hausnartzeko.

Jaurlaritza Logoa