Live

Peli Lekuona
Alkiza

Plateretatik haratago doaz onddoak

«Onddoak bioaniztasunaren giltzarri» lelopean, ibilaldi mikologikoa burutu dute Alkizan. Onddoek naturan duten funtzioa azaldu eta defendatu da ekimenean: «Natura birziklatzea»

Audio_placeholder

Plateretatik haratago doaz onddoak

Loading player...
«Onddoak bioaniztasunaren giltzarri» ibilaldi mikologikoa. (Peli Lekuona)
«Onddoak bioaniztasunaren giltzarri» ibilaldi mikologikoa. (Peli Lekuona)

Alkizako herri inguruan basoak dira nagusi. Perretxiko eta onddo mota ezberdinak topa daitezke Hernio pean kokaturiko herrian. Aranzadi Zientzia Elkarteko Joxepo Teres mikologoaren gidaritzapean, onddoek naturan duten funtzioa aztertu da. Mikologoak zehaztu du onddorik gabeko naturaguneak «pobreagoak» izan ohi direla. Baita ere, mendira joatean, onddo mota guztiak errespetatu behar direla. «Badirudi bigarren mailako bizidunak direla. Jendea horretaz konturatu behar da. Garrantzia handia dute, eta errespetatu behar dira».

Mikologian, ikasteko desikastea ere garrantzitsua da. Joxepo Teresen azalpenen bitartez, onddo eta perretxikoen arteko ezberdintasuna argitu da. «Onddoak beti daude mendian baina ez dira ikusten. Onddoak lur azpian daude. Oso egitura sinplea duten egiturak dira, hifa zelulez osatuta. Hauen fruitu ematea perretxikoa da, ugalketa gauzatzeko». Garrantzitsua da ere herri hizkuntzan hainbat perretxikori ematen zaien onddo izena ezberdina dela jatorrizko onddoekiko.

 

Jaurlaritza Logoa