Live

Telmo Trenor

∫ateliteak saioaren hirugarren orbitazioa!

Kukuherri kaseta, Phatalen berriena, Itoitz eta Iñigo Muguruzaren remenberra.

Audio_placeholder

∫ateliteak saioaren hirugarren orbitazioa!

Loading player...
Kukuherri kasetaren azala
Kukuherri kasetaren azala

Udarako oporrak zuei bezain laster amaitu zaizkigu ∫ateliteak saioan, eta bueltan gara dagoeneko gure hirugarren denboraldiari ekiteko prest. Ikasturte honetan ere, beti bezela, musika elektronikoa eta bere inguruko kontu guztiak zuenganaino hurbiltzen saiatuko gara, eta denboraldiko lehen saio hau horretan eman dugu.

Ohiko bideari jarraituz, Euskal Herrian hasi dugu bidaia Amsiaren 'Kukuherri' kaseta entzuten. Phatal-ek Haus Of Beatseko lagunekin kaleratutako lan berritik ere entzun dugu kantu bat, Itoitzen 'To Alice' mitikoa bertsionatzen duena. Harry Baden ere izan da gurean 1973 kaleratu berri duen lanarekin...

Kanpora begira ere jarri gara noski, azken boladan gure orbitara heldu zaizkigun zenbait kantu entzuteko. Saio amaieran, laburki bada ere, Iñigo Muguruza gogoratu nahi izan dugu eta Joxe Ripiaruren Baleike kantua eta Sierra Maestra Kubatarren 'No me Llores´ izenekoa elkartu ditugu gure Who Is It atalean. Goazen!

Jaurlaritza Logoa