Live

Bigarren Kafea

'Xomorro lapurra',haurrekin minbiziaz aritzeko tresna

Audio_placeholder

'Xomorro lapurra',haurrekin minbiziaz aritzeko tresna

Loading player...
'Xomorro lapurra' (Erein, 2021)
'Xomorro lapurra' (Erein, 2021)

Minbizia hitza aipatzen ez duen minbiziari buruzko ipuina argitaratu berri dute Irati Garmendia idazleak eta Ane Arzelus ilustratzaileak; ‘Xomorro Lapurra’ (Erein, 2021).

Bizipen pertsonal batetik abiatutako istorioa da, «terapia modura, nere korapiloak askatzeko» idatzi zuen Irati Garmendiak. Galtzagorrik antolatutako tailer batean ezagutu zuen Ane Arzelus, eta aste «oso intentso» ipuinari marrazkiak jarri zizkioten. Xomorroak zortzi begi eta hamar hanka ditu, «umeek horrela irudikatzen baitituzte xomorroak».

Irakaslea da Irati Garmendia ofizioz, eta umeekin lanean hasi zenean hutsune bat zegoela ikusi zuen. «Ez daude horrelako gaiak lantzen dituzten liburuak, eta euskaraz are gutxiago» esan digu. Horregatik, haurren hizkuntza erabiltzen duen ipuina sortzen dute, beraien hitz eta espresioak erabilita. «Helduon beldurrengatik, ez dugu gai hauetaz hitz egiten, baina umeek azalpenak behar dituzte» dio idazleak. 

Xomorroak ematen dio izena liburuari, baina protagonista Kattalin da, 4-5 urteko neskatoa. «Kattalinen une baxuena xomorroaren une gorena da; kontraposizio hori oso interesgarria da» kontatu digu Ane Arzelusek. 

Bigarren Kafean izan dira Irati eta Ane.

 

 

Jaurlaritza Logoa