Live
Kili Kolo antzerki taldearekin abiatu zuen bere bidea Nerea Ariznabarretak, Eibarren, 1998an. Musika eta piano ikasketak burutu zituen eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientzietan lizentziatu zen ondoren. Gorputz expresioarengatiko interesak Lisboara eraman zuen, eta bertan dantzaren munduan murgildu zen. Antzerki fisikoaren ikastaroak burutu zituen Eibar, Gasteiz eta Lisboa hirukian barrena bidaiatzen zebilela.
Narraziorako gosea ere piztu zitzaion urte geldigor horietan guztietan. 2008an Zurrumurru antzerki konpainia sortu zuen eta 'El Circo de la Pulga' edo 'Clownstrofobia' bezelako lanekin aritu zen bertan 2015 urterarte.
Londongo LISPA antzerki fisiko eskolan aritu zen 2015 eta 2016an, eta handik Berlinera egin zuen salto. Honek emandako bultzadak eta ikerketa, experimentazio eta nahi bateratua duten taldeak batzetik, Naita Produkzioak jaio zen, 2017an. Mariano Hurtado, Amaia Arriaran eta Maialen Belaustegi bidelagun ditu bertan, pieza laburrak, ipuin kontaketak eta askoz gehiago sortzen duten musika eta artista taldea osatuz.
Hori guztia azaltzera etorri da Bigarren Kafera eta ipuin bat kontatu digu.