Live
LAB sindikatuko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrerak Naiz Irratian salatu du garbiketako hainbat langile eta hainbat sindikalista direla atxilotuak eta atxiloketek demokrazia falta erakusten dutela baieztatu du. Gaineratu du poliziak ez direla ez, garbiketa sektoreko ISN enpresako jabe Fermin Elizalde atxilotzera joango, lan hitzarmena ez duela betetzen jakin arren.
Abokatuen bidez jakin dute operazioa zabalik dagoela eta atxilotuak bost baino gehiago izan litezkeela. Atxilotu dituzten pertsonei, demokrazia batean, deklaratzera joateko hiztordua emango lieketela adierazi du Karrerak, atxiloketak ez zirela beharrezkoak azpimarratuz.
Zergatik erabaki dute, ordea, hainbat sindikalista protesta ekimen publiko batzuengatik atxilotzea? LABeko ordezkariaren ustez, fokua sindikalgintzaren aldarrikapen indartsuetatik kendu nahi dutelako.
Nafarroako garbiketa sektorean izandako protestekin dute lotura astearte honetako hainbat atxiloketek. LAB sindikatuko Nafarroako bozeramaileak salatu du funtsezkoak diren langileen mobilizazioen aurrean, errepresioarekin ari direla erantzuten, patronalak negoziaren logikari eutsi nahi diolako.