Live
Martxoan zehar Euskadiko Sokatira Txapelketa izan da jokoan eta asteburu honetan emango zaio amaiera lehiari. Larunbatean, hilak 27, 580 kiloko mistoa jokatuko da eta bost talde arituko dira nor baino nor: Ibarra gipuzkoarrak eta lau talde nafarrak: Antsoain, Berriozar, Beti-Gazte eta Txantrea. Igandean bestetik, hilak 28, gizonezkoen 560 kiloko kategoriarekin emango zaio amaiera txapelketari. Nafarroako hiru talde lehiatuko dira: Antsoain, Beti-Gazte eta Txantrea. Hau guztiaren inguruan xehetasun gehiago izateko NAIZ Irratian izan da Ainhoa Galarraga Ibarra Sokatira Elkarteko ordezkari eta tiralaria.
Sports
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Sports
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Sports
«Gaztetan hasi nintzenean, ez nuen espektatiba handirik; iritsi zaidana esker onez hartu dut»
IRRATIA
«Udara honetan konfiantza eman zidaten eta maila ematen ari naiz»
Sports