Live

Ane Garcia

Esti eta Mikel Markez | Azal berritzen

Audio_placeholder

Esti eta Mikel Markez | Azal berritzen

Loading player...
Esti eta Mikel Markez - Musika Pilula
Esti eta Mikel Markez - Musika Pilula

Joan den azaroan plazaratu zuten Esti eta Mikel Markezek 'Azal berritzen' diskoa. Itxialdiak emandako denboratik sortutako lana omen da aita-alabena. Esti Markezek aitortu digunez, txikitatik musikazalea izan den arren, ez zuen uste inoiz halako saltorik emango zuenik. Berriki atera dute 'Printzesak eta printzeak' diskoko kantuaren birmoldaketa eta bideoa, Sara Azurza eta Olatz Salvadorren kolaborazioarekin, eta horren aitzakian ekarri dugu diskoa gurera.

Erdi bana sortutako diskoa da 'Azal berritzen', baina ez ditu bi parte hartzaile soilik izan. Hain zuzen, irakurketak asko elikatu ditu Esti eta Mikel Markez, eta hainbat euskal idazleren letrek ardazten dituzte haien melodiak. Askotan gaiak aurkitzen du musikaria, nahi gabe.

Hitzez gain, hainbat musikariren laguntza izan dute Esti eta Mikel Markezek azal berritze honetan. Inondik ere, disko aberatsa atera zaie, anitza, jende ugari baitago kantuen barruan.

 

Jaurlaritza Logoa