Live

Ion GARATE

Euskal eSports Txapelketako finala jokatuko da Twitchen

Sevillako La Cartuja estadioan jokatuko den Errege Kopako finala baina astebete lehenago, Euskal eSports Txapelketako finala jokatuko da Twitch-en. EAEko lehen Kopa digitala izango da, eta honen harira, Juan Beitia Guuk enpresako marketing digital arduraduna izan dugu NAIZ Irratian.

Audio_placeholder

Euskal eSports Txapelketako finala jokatuko da Twitchen

Loading player...
Euskal eSports Txapelketako finala Martxoaren 27an jokatuko da Twitchen.
Euskal eSports Txapelketako finala Martxoaren 27an jokatuko da Twitchen.

Apirilaren 3an Sevillako La Cartuja estadioan Errege Kopako finala jokatu baino astebete lehenago, Euskal eSports Txapelketako finala jokatuko da Twitch-en. Euskal Autonomia Erkidegoko lehen kopa digitala da, eta urteko ekitaldirik ikusgarriena euskal gamer futbolzaleenentzat. Ekimena Forzium-ek antolatu du Guuk telekomunikazioen euskal enpresaren laguntzarekin, eta hain zuzen, NAIZ Irratian izan dugu Juan Beitia Guuk enpresako marketing digital arduraduna.

Beitiak azaldu duenez, «parte hartzaileek elastiko txuri-urdina edo zuri-gorria defendatzeko aukera» izango dute, Martxoaren 19tik 25era jokatuko dira kanporaketak eta finala hilaren 27an izango da. Gaineratu du, Ander Cortés streamer bilbotarrak, Ibai Llanosen bikotekideak, egingo dituela esatari-lanak martxoaren 27an jokatuko den final handian. Guuk-ek, bere partetik, «merkatuko zuntz azkarrena eta 5G teknologia mugikorra» jarriko ditu jokalarien eskura, Beitiaren hitzetan.

Jaurlaritza Logoa