Live

Bere buruaz beste egiteari idatzitako kanta alaia, hori ere posible da

Doinu ilun eta pisutsuak alde batera utzita, aste osoan izan dugun argitasunetik edan dugu ostegun honetan Izkander Fernándezen eskutik. Kantu alaiak omen izatez, baina mezuek batzuetan ez dute halakorik iradokitzen.

Audio_placeholder

Bere buruaz beste egiteari idatzitako kanta alaia, hori ere posible da

Loading player...
Emily, Jessica eta Camilla Staveley-Taylor ahizpek osatzen dute The Staves taldea.
Emily, Jessica eta Camilla Staveley-Taylor ahizpek osatzen dute The Staves taldea.

Iluntasunari barre esan ziguten batzuk bere garaian, duela gutxi tristurak barregura sortzen dietela beste batzuk. Bada kontraste horri eutsi dio nolabait ere aste honetan Izkander Fernándezek MusikHaria saioan egin digun tartean.

Kantu argitsuak ekarri dizkigu Lemoako musika adituak eta «kantu goibelak aukeratzea eta entzutea baino askoz ere zailago» egiten zaiola aitortu digu. Hartara, aste honetarako aukeratu dituen kantuen artean bat izan da argi-ilun hori nabarmen uzten duena. «Billy Corganek berak esan zuen kantua bere buruaz beste egiteari buruz idatzita dagoela, doinuek bestelako zerbait iradokitzen duten arren», kontatu digu Fernándezek. Hona hemen aste honetako aukeraketa:

– The Afghan Wighs - Somethin' Hot

– The Staves - Best friend

– The Smashing Pumpkins - Today

Jaurlaritza Logoa