Live

Ion GARATE

Mikel Unanue eta Oihane Otaegi txapeldun bikote mixtoen Espainiako Curling Txapelketan

Mikel Unanue eta Oihane Otaegi Basque Teameko kirolariek, bikote mixtoen Espainiako Curling Txapelketa irabazi dute pasa den asteburuan. NAIZ irratian izan ditugu Txuri-Berri taldeko bi kirolariak eta «oso pozik» agertu dira lortutakoarekin.

Audio_placeholder

Mikel Unanue eta Oihane Otaegi txapeldun bikote mixtoen Espainiako Curling Txapelketan

Loading player...
Mikel Unanue eta Oihane Orbegozo Kopa eskuan dutela. / (BASQUE TEAM)
Mikel Unanue eta Oihane Orbegozo Kopa eskuan dutela. / (BASQUE TEAM)

Bikote mixtoen Espainiako Curling Txapelketa irabazi dute pasa den asteburuan Mikel Unanue eta Oihane Otaegi Basque Teameko kirolariek. Finalean, Irantzu Garcia eta Gontzal Basque Teameko beste bekadunak garaituta lortu zuten txapelketa irabaztea. Garaipenak gainera, Jokoetarako puntuagarria den Munduko txapelketan lehiatzeko aukera ematen die. NAIZ irratian izan ditugu Unanue eta Otaegi, eta «oso pozik» agertu dira lortutakoarekin.    

Otaegik azaldu duenez, hirugarren urtea jarraian da titulua eskuratzen dutena, «hiruetan partidarik galdu gabe», nabarmendu du. Hala ere, hobetzeko gauzak badaudela aitortu du, «emaitza aldetik oso pozik, baina gure buruarekin ere kritiko gara», gaineratu du Unanuek.      

Esan bezala, Espainiako Txapelketa irabazi izanak Munduko Txapelketan lehiatzeko aukera ematen dio Basque Teameko bikoteari, Jokoetarako puntuagarriak direnak. Dena den, Munduko Txapelketaren aurretik, beste hainbat txapelketa badirela azaldu du Otaegik. «Helburua txapelketa guztietan titulua eskuratzea da, azken urteetan lortu dugun moduan», azaldu du. Azkenik, lortutako garaipena ospatzeko denbora askorik gabe, segituan «gogor lanera bueltan» izango direla baieztatu du Unanuek. 

Jaurlaritza Logoa