Live
PiLTn, Lou Topeten, Broken Bihotzen, Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe eta Bingen Mendizabalarekin batera… makina bat talde eta proiektutan disfrutatu dugu Rafa Ruedarekin. Gaur, baina, bakarkako azken diskoa besapean duela etorri da Bigarren Kafera. Bere abizena jarri dio lan honi: 'Rueda'. Eta gurpilak bezala, borobil-borobilak dira diskoa osatzen duten 8 abestiak. Elektronika ukitutxoak dituen pop kantu leunak sortu ditu Mungiako musikariak Jon Agirrezabalagaren laguntzarekin.
Ahotsa, gitarrak, doinu esperimentalak eta letrak izan ditugu izpide gaurko elkarrizketan, eta zuzenean hiru abesti entzuteko aukera izan dugu.
Sports
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
IRRATIA
«Urteak daramatzat etxean lan onak egiten, eta plazan erakutsi nahi nuen noizbait behintzat»
IRRATIA
«Epe luzera ari naiz lanean, nire bertsiorik onena topatu nahi dut zazpi-hamar urtera»
IRRATIA
«Ibilbidea amaitzen duzunean, zerekin geratzen zara? Gaurkoa bezalako esperientzia batekin»
IRRATIA