Live

Eli Pagola

[26] Zertan oinarritzen da bioeraikuntza?

Audio_placeholder

[26] Zertan oinarritzen da bioeraikuntza?

Loading player...
Oreka Arkitektura estudioko proiektua Urdaibaien
Oreka Arkitektura estudioko proiektua Urdaibaien

Eraikitzeko moduak deseraikiko bagenitu? Bizilekuen egituratzean zer aspekturi ematen diogu garrantzia? materialari, ekonomikoari, erabilgarritasunari, inklusibitateari, jasangarritasunari, praktikotasunari… Zerrenda ikaragarri luza genezake. Eraikuntza lau pareta baino askoz gehiago delako, Oreka arkitektura estudioko Ekaitz Uribe bioeraikuntzaz ariko zaigu Gelditu Makinak saioko 26. ale honetan. Arkitekturaren ikuspegitik ere jorra daiteke krisi ekosoziala.

Plastikoaz ere aritu gara maiz Gelditu Makinak saioan. Honetan baina, plastikoaz baino, plastikoa ekiditeaz arituko gara adibide praktiko batekin. Gero eta gehiago dira zero plastiko eskaintzen duten dendak, granel dendak dira horren adibidez. Donostiako Gros auzoko Katalunia plazan xaboiak granelera erosteko denda bat ireki berri dute. Plastikoa ekiditea da helburua: etxetik eraman behar duzu ontzia xaboia erosteko; urak ez dira kutxatzen: xaboi denak ekologikoak dira ondorioz ur sisteman ez du kalterik egiten.

Gomendioen atalean, berriz, etxeko kuttun baten txanda. Danele Sarriugarte eta bere liburuak.

 

 

Jaurlaritza Logoa