Live
Urtez urte Miren Asiainen izena bolo-bolo bazebilen ere Euskadi Literatura Sarien atarian, ilustratzale nafarrak ez zuen saria jasotzerik espero. Pozarren jaso du, nola ez, eta ate berriak zabaltzen lagunduko diolakoan dago, baita bere proiektu pertsonalei tarte bat egiteko aukera ere.
Ilustrazioa behar bezala balorartuta dagoen galde eginda ordea, asiainek ez du ezkutatu bere kezka. «Jende askok jotzen du guregana marrazkitxo bat eskatuz, benetan ohartu gabe, ilustrazio baten atzean zenbat lan dagoen. Garrantzitsua da lan hori erakustea eta balorean jartzea»esan digu Miren Asiainek. Euskadi Literatura Sariei dagokionez ere, literaturari dagokion saria da nagusi lerroburu gehienetan, eta hori ere, bada zerbaiten seinale.
Pozak eta kezkak alde batera utzita, Asiainek azaldu digu nola hartu duen ilustraziorako bidea, nola lan egiten duen eta ze proiektu berri dituen esku artean.
Eta hain zuzen ere Miren Asiainen obra originalak ikusteko parada dugu urtarrila bitarte Donostian, Aieteko Kultur Etxeko Ilustratzaileen Txokoan.