Live
Euskal Herria, 1609. Eskualdeko gizonak itsasora joan dira. Rostegui epaileak, erregeak aginduta, eskualdea miatuko du sorginen bila. Herri bateko neskak atxilotu eta sorginkeria leporatzen die. Horrela hasten da Pablo Agüero (Argentina, 1977) zuzendariaren 'Akelarre' filma.
Agüeroren sorginek ez dute erratzik, ez sudur handirik, ez kapelik. Gazteak, indartsuak, eta ausartak dira. Bigarren Kafean bi 'sorginekin' hitz egiteko aukera izan dugu: Amaia Aberasturi eta Yune Nogueiras. Pertsonaien interpretazioa nola prestatu duten, ahizpatasunak filmean zenbateko pisua duen eta esku artean zein proiektu dituzten kontatuko digute.
Sports
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Sports
«Iazkoa hobetzea zaila izango da, baina horretan jarri behar dugu arreta»
Sports
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Sports
«Uste dut gaitasuna erakutsi dugula kantxa osoan jokatzeko»
Sports