Live

Ramon Zabalegi

Pandemoniyua | Hannot Mintegia

Audio_placeholder

Pandemoniyua | Hannot Mintegia

Loading player...

2020an abiatutako 'Etxeko Uzta' podcastaren adar bat da 'Pandemoniyua'. Elkarrizketa sorta zabal bat. Gure herriko sortzaileekin arituko gara solasean, pandemiak haien bizitzara eta lanetara ekarri duena ezagutu eta hausnartzeko. Hannot Mintegia musikaria gonbidatu dugu gurera. 

Audience taldeko kidea, gaur egun proiektu propioan ari da lanean 'Moxal', eta konfinamenduan atera du tartea sorkuntza berriak egiteko. Kasualidadez, arrebaren etxean pasa du konfinamendua, eta inoiz baino gehiago jo du gitarra, ariketak egiten hasi eta azkenean disko bat grabatu du: 'Arrebetxe', online dago entzuteko. 

'Pademoniun' hitzak, grekeraz, deabru guztien bilkura edo aingeru guztien bilkura omen da. Gurean ez ditugu guzti-guztiak izango, baina bai, gure inguruko musikari, sortzaile, deabru eta aingeru lagin anitz bat. 

'Pademoniun'  hitzaren beste esanahia, nahaspila da, nahaspila eta kaosa...pandemia demonio honek gure herrira eta besteetara ekarri duena.

Jaurlaritza Logoa