Live 19:00h - 21:00h

NAIZ FORMULA

Naiz Irratia

21:00h - 23:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

23:00h - 00:00h

Beste Bat

Ramon Zabalegi

Pandemoniyua | Jon Basaguren

Audio_placeholder

Pandemoniyua | Jon Basaguren

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Etxeko uzta
Etxeko uzta

2020an abiatutako 'Etxeko Uzta' podcastaren adar bat da 'Pandemoniyua'. Elkarrizketa sorta zabal bat. Gure herriko sortzaileekin arituko gara solasean, pandemiak haien bizitzara eta lanetara ekarri duena ezagutu eta hausnartzeko. Jon Basaguren hausnarketak bildu ditugu podcast honetan.

'Izaki Gardenak' taldeko abeslari eta  'Zidorrean' irratsaioko gidaria da Basaguren. Konfinamendu ez ditu sortzeko baliatu «ez zen nire momentua» dio, bestelako lanak egin ditu, «lan mekanikoagoak», aurretik zituen ideietatik tiraka. Pandemiaren ondorioz, udaberrirako eta udazkenerako zituzten kontzertu denak bertan behera geratu dira, eta udazkenekoak ere, kolokan daude oraindik. «Sentsazio txarra, dei guztiak kontzertuak ezeztatzeko ziren» azaldu digu, eta aitorpena egin «egia esan, saiatzen gara gaiaz ez hitz egiten». 

'Pademoniun' hitzak, grekeraz, deabru guztien bilkura edo aingeru guztien bilkura omen da. Gurean ez ditugu guzti-guztiak izango, baina bai, gure inguruko musikari, sortzaile, deabru eta aingeru lagin anitz bat. 

'Pademoniun'  hitzaren beste esanahia, nahaspila da, nahaspila eta kaosa...pandemia demonio honek gure herrira eta besteetara ekarri duena.

Jaurlaritza Logoa