

Live 19:00h - 21:00h
Paraleloan
21:00h - 22:00h
Bilynch
22:00h - 23:00h
Uluka

Aspaldiko asmo eta ahaleginak gauzatu dira June Calsorren 'Amalur' diskoan. Hamalau urterekin hasi zen musikari donostiarra kantuak idazten, eta hau lehenengo lan luzea badu ere, musikagintzan hasi zenetik honako bidea oparoa izan da. Pare bat urte eman du disko honetako kantuak lantzen, eta joan den maiatzaren 8an kaleratu du.
Disko berezia da 'Amalur': izan ere, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuak daude June Calsorren lanaren oinarrian. Xede horiek munduaren oinarri-oinarrizko eraldaketa bilatzen dute: pobrezia desagerraraztea, planeta babestea eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzea. Ideia potolo horiek buruan zituela, inguratzen gaituen mundua eta barruan daramaguna bateratu ditu Calsorrek bere abestietan.
«Txapelketan hobetzen joan naiz eta finalera iristean ikusi nuen irabazteko aukera neukala»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
