Live

Ane Garcia

Habi | Loratu

Audio_placeholder

Habi | Loratu

Loading player...
Musika pilulak irudia
Musika pilulak irudia

Herrikideak dira 'Habi' osatzen duten Yerai Gascon eta Jon Ander Artola. Billabonatarrek 2018an eratu zuten taldea, eta bateria, ahotsa eta gitarraz grabatu zuten 'Loratu' lehen lana, handik urtebetera. Bi musikariek oso ondo ulertzen dute elkar, eta hori da haien lanaren oinarria.
Elkar estudioan grabatu zuen 'Habi'-k 8 kantuko diskoa.

Estreinako lan honetan zuzenekoen egiazkotasuna bilatu dute: erraz igartzen da bateria eta gitarra elkarren eskutik doazela, estu  lotuta, eta Yerai Gasconen ahotsak letra gordinak eskaintzen dizkigu.  2019ko maiatzan 'Loratu'  diskoa plazaratu zutenetik urtebete ingurura, lagun baten proposamenari jarraiki berreskuratu dute Habiko bi kideek 'Hitzak' kantua: bideoklip bat plazaratu dute orain, eta pozik daude doinu hau berriz partekatzeko aukerarekin.

Jaurlaritza Logoa