Live
Lokal baten bila dabil Iruñeko 'HE Gurasoak' plataforma. Izan ere, euskarazko haur eskolen plaza kopurua nabarmen murriztu da: 136 plaza izatetik 61era igaro da. Euskaraz ikasteko eskaria, ordea, ez de jaitsi, eta ume asko plazarik gabe geratuko dira. Egoera honen aurrean guraso batzuk elkartu eta 'HE gurasoak' plataforma sortu dute. Saioa Ancizu plataformako kideak eman dizkigu azalpenak.
Euskarazko plaza publikoak eskatzen ditu plataformak, baina aurreikusten dute datorren ikasturterako erantzunik ez dutela izango, horregatik, elkartu, eta lanean jarri dira herri haur eskola bat sortzeko.
Hezkuntza publikoaren aldeko jarrera erakutsi du Ancizuk: «urte honetarako herri haur eskola bat sortu nahi dugu, betiere buruan edukita gure helburua publikora bueltatzea dela. Ez dugu haur eskola pribatu bat sortu nahi» dio argi. Alternatiba honen beste xede nagusia «euskaraz ikasteko eskubidea» bermatzea da.