Live

Oihana Azkue

Xabier Lete, eskuak izoztu ondoren ere bero herriaren baitan

Aberria eta heriotza izan zituen ardatz Xabier Leteren kantugintzak eta poesiak. Hortik abiatuta, kontraesanez, joan-etorriz betetako eta baita pausaldiz beteriko ibilbidea egin zuen artista oiartzuarrak. Alex Gurrutxagak, doktoretza tesia egin du Leteren jarduna ulertu eta ulertarazteko helburuarekin, eta orain Joana Otxoa de Alaizarekin batera Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria jaso du 'Aberriaren poeta kantaria. Xabier Leteren berrirakurketa bat' proiektuarekin.

Audio_placeholder

Xabier Lete, eskuak izoztu ondoren ere bero herriaren baitan

Loading player...
xabier lete
xabier lete

Eusko Ikaskuntza-Laboral Gazte Saria jaso berri du Alex Gurrutxagak Joana Otxoa de Alaiza piano jolearekin batera. 'Aberriaren poeta kantaria. Xabier Leteren berrirakurketa bat' izeneko proiektua aurkeztu dute, Leteren inguruko errezitaldi musikatu bat egin nahi dute eta 2020-2021 artean kaleratuko den disko-liburu formatuan jaso.

Aspaldikoa du Alex Gurrutxagak Xabier Leterekiko lotura: «Euskal giroko familietan hazi garenok, nahi ala ez nahi, kasik  gure geneetan zigilatuta daukagu» dio ikerlari zarauztarrak. Oiartzungo abeslari eta poetaren lana aztertzea, ulertzea eta ulertaraztea izan du helburu Gurrutxagak azken sei urteetan, Leteri buruzko doktoretza tesia egiten aritu baita. Bikain egin ere, martxoa hasieran tesia aztertzea egokitu zitzaion epaimahaiaren iritzitan.

Artistaren konplexutasuna bere osotasunean ulertzea nekeza bada ere, egindako bidearen ostean, Lete ulertzen hasi dela dio Gurrutxagak. Izan ere, maila herrikoian Xabier Leteren ezagutza zabala bada ere, maila akademikoan zegoen hutsunea betetzea izan da bere erronka nagusia: «Euskal Herriak eman duen artista osoenetarikoaren lanari buruzko azterketa sakon bat egin eta dibulgatzea».

Ikerketa lanean, Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren liburutegia aztertu eta sailkatzeko ohorea izan zuela kontatu digu Alex Gurrutxagak, eta bide batez aztertu zein ziren Leteren gustoko irakurgaiak edo musika. Haren eskuizkribuak irakurtzeko aukera ere izan zuen, errespetu eta diskrezio osoz, artistaren alderik intimoenean murgilduz.

Xabier Leteren obra hiru arotan banatzea proposatzen du Alex Gurrutxagak bere tesian: Ez Dok Hamairuren garaia, alegia,  frankismo garaia. 80 hamarkadako isilunea, politikagintza eta gaixoaldiarekin batera  etorri zena eta azkenik , 90.hamarkadatik hil arteko garaia,  argiaren bila, bere poesiak gailurra jo zuen garaia.

Eta batez ere, mintzatu zaigu  Alex Gurrutxaga Letek bere obran behin eta berriz aipatzen zizkigun bi gai nagusietaz: esku izoztuez (heriotzaz) eta aberriaz.


 

 

 

Jaurlaritza Logoa