Live

Oihana AZKUE

«Gidoi berri bat idazten ari naiz datorren denboraldiari begira» Kepa Errasti

Kepa Errastik eta Xabier Ormazabalek osatzen dute Xake Produkzioak. 2014an sortu zuten ekoiztetxea, beraiek ekoitzitako ikusentzunezko nahiz antzerki obrak ikuslearengara iristeko.  'Mami Lebrun' eta 'Lur' antzezlanekin izandako arrakasta errepikatu asmoz, etxealdia probesten ari dira lan berri bati forma emateko.

Audio_placeholder

«Gidoi berri bat idazten ari naiz datorren denboraldiari begira» Kepa Errasti

Loading player...
Kepa Errasti eta Xabier Ormazabal
Kepa Errasti eta Xabier Ormazabal

2014. urtean ekin zion bere ibilbideari Xake Produkzioak ekoiztetxeak Kepa Errasti eta Xabier Ormazabal aktoreen eskutik.'Mami Lebrun' izeneko antzerki obra izan zen lehen emaitza, Errastik berak idatzitako gidoian oinarritutakoa.  Getari Etxegaraik zuzendutako lanean, Xabier Ormazabal aritu da zuzendari laguntzaile lanetan. Bera izan da  Kepa Errastik idatzitako gidoiaren eta Etxegarairen ikuspegiaren arteko zubilana egin duena. Kepa Errasti bera da protagonista eta obrari darion doinu kabareteroa Pascal Gaigneren lana da. Osagai guztien elkarketak, emaitza oparoa ekarri die Xakeko lagunei: ibilbide luzea antzokiz antzoki, 2018ko  Donostiako  Antzerki saria, eta Kepa Errasti 2020ko Besarkada  sarietarako izendatuta dago aktore onenaren sailean.

Bide beretik doa LUR antzelana ere: 2018an estreinatu zen eta urte berean Azpeitiako Antzerki Topaketetako ikuslearen saria eskuratu zuen obrak, eta COVID 19ak geldialdia ekarri arren, oraindik emanaldi andana dute iragarrita datozen hilabetetarako.

Etxealdiak eragindako geldialdia, beste lan bat abian jartzeko probestu dute Errastik eta Ormazabalek. Ohitura duten legez, Kepa Errastik eman du lehen pausua gidoia idatziz: «Portugalera kamioiz bidaia egiten duten bi mutilen istorioa kontatuko du" aurretu digu aretxabaletako aktore eta sortzaileak.

Biak ala biak,Kepa errasti eta Xabier Ormazabal  ez dira geldirik egotekoak, eta beste hainbat egitekoren artean Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean irakasle lanetan ere aritzen dira. Irakasle lanetan erosoen aritzen dena Xabier Ormazabal da: «Nik gehiago gozatzen dut irakasten, Kepak berriz gehiago egiten". Konpentsazio horretatik dator beharbada Xake Produkzioak-en lanen osotasuna.

Jaurlaritza Logoa