Zuzenean

Sara AMATRIAIN

Edurne Ormazabal: «Kate honetan sortzaileak izan dira galtzaile nagusiak, ekonomikoki batez ere»

Etxetik «gozatzeko» programa aurkeztu du Donostiako Tabakalerak zentroa itxi behar izanaren alternatiba moduan. #TabakaleraEtxean izenburupean jarduera eta ekimenen berri ematen ari dira sare sozialetan eta beraien webgunean. Tabakalerako zuzendari nagusi Edurne Ormazabalek eskaintzaren inguruko xehetasunak azaldu dizkigu Naiz irratian.

Audio_placeholder

Edurne Ormazabal: «Kate honetan sortzaileak izan dira galtzaile nagusiak, ekonomikoki batez ere»

Loading player...
Tabakalerako online eskaintza
Tabakalerako online eskaintza

COVID-19ak digitalizazioa areagotu du erakunde eta enpresa askotan, hori izan da, egunerokoarekin (ahal bezala) jarraitzeko  modua.  Donostiako Tabakaleraren kasuan ere, egoera hori errepikatu izan da: «gure izaera digitala pentsatu eta martxan jartzeko prozesua azkartu behar izan dugu» azaldu digu bertako zuzendari Edurne Ormazabalek.

Guztiok etxean egonagatik ere, ahalik eta kultur eskaintza aberats eta zabalena eskura jartzeko ahalegina egingo du Tabakalerak egun hauetan eta horretarako sortu dute #TabakaleraEtxean ekimena.  Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eskaintzen dituen ekitaldiak zuzenean streaming bidez jarrai daitezke horrela, eta orain arte jazotako hitzaldi, aurkezpen eta bestelakoak ere kontsultagarri daude Tabakalerako webgunean. Gainera, egunero-egunero eskaintza berriak gehituko dira. 

Prozesu horren baitan, «sortzaileen» inguruan egindako lana azpimarratu du. Izan ere, Ormazabalen hitzetan, «haiek dira galtzaile nagusiak, ekonomikoki batez ere» eta argi du, egoera honetan bereziki, ezin dela  «beste alde batera  begiratu».

Edukiak familia artean «kontsumitu, gozatu edo sortzeko» prestatu dituzte Donostiako Kultura Garaikidearen Zentroan, zuzendariaren hitzetan, «garrantzitsua da elkargune hori».

Gomendioak ematean, Ormazabalek argi dauka zein den itxialdia igarotzeko aukera onena: «Kultura. Nik uste dut edozein egoeratan dela ona eta orain inoiz baino gehiago» beraz, dio «eman diezaiogun aukera bat, ezta?”.

 

 

Jaurlaritza Logoa