Live
Haibat eta hainbat kultur ekimen eta ekitaldi bertan behera gelditu direla esatea, dagoeneko ez da albiste. Baina, atzera bota diren ekitaldi horietako bakoitzaren atzean historio bat baino gehiago dago, mila kezka, erantzunik gabeko galdera sorta.
Bertan behera gelditu zen esate batera Bilboko Loraldia jaialdiaren baitan egitekoa zen 'Hariak' sentikaria. Yoseba Peña da emanaldiaren zuzendaria, bere izen bereko nobela oinarri hartuta, 'Ez dok Hamairu'-ren sentikarietan oinarritutako sorkuntza egin du Peñak, literatura, musika eta bertsogintza uztartuz. Iraia elias aktorea eta Nahikari Gabilondo bertsolaria dira sentikari honetako partaide seinalatuak, eta hirurak Peña, Elias eta Gabilondo izan ditugu solasean, inork espero ez bezalako sentikari bilakatu zaigun eguneroko berezi honen inguruan.