Live

Naiz Irratia

Bel Pozueta (Altsasuko Gurasoak): «Tristura handiarekin gaude, haserre eta ezin irentsi jasotako kolpea»

Espainiako Auzitegi Gorenak ateratako epaiak «jota» utzi duela aitortu digu Bel Pozuetak, Altsasuko gazteetak baten amak. Prozesuan «terrorismo» delitua kendu zieten gazteei, baina zigorrak «hori leporatuta balira bezala» direla salatu du. Jendarteari deia egin dio Pozuetak: «beste etorkizun bat eraikitzeko behar zaituztegu, ez geratu etxean».

Audio_placeholder

Bel Pozueta (Altsasuko Gurasoak): «Tristura handiarekin gaude, haserre eta ezin irentsi jasotako kolpea»

Loading player...
Denbora luze honetan jasotako babesa eskertu du Bel Pozuetak. (NAIZ)
Denbora luze honetan jasotako babesa eskertu du Bel Pozuetak. (NAIZ)

1.000 egun pasa dira Altsasuko gazteak kartzeleratu zituztenetik. Gaur atera du sententzia Espainiako Auzitegi Gorenak. Espainiako Auzitegi Nazionalak egin moduan, kartzelan daudeen zazpi gazteek preso jarraitu beharko dute, espetxe zigor urteak jaitsi dizkieten arren.

Gorenak, Auzitegi Nazional espainiarrak gazteei leporatutako ‘diskriminazio larria’ eta ‘gehiegizko abusua’ delituak kendu arren, guardia zibilekin ordu txikitan eta festa giroan izandako liskarrengatik espetxe zigor altuak ezarri dizkie. Auzitegiaren iritziz, badira biktimei eragindako lesio fisiko eta psikologikoen froga nahikoak.

«Triste eta haserre» daudela esan digu Bel Pozuetak, Adur Ramirez de Aldaren amak. «Hiru urte hauetan pentsatu dugu justizia egingo zuen zentzuzko norbait agertuko zela, baina ez da hala izan», salatu du. 

Herritarrei eskerrak eman dizkie orain arte erakutsitako sostenguagatik. Halaber, justiziaren aldarria egin eta salaketa kanporatzeko, etxean ez geratzeko eskatu dio jendarteari: «Justiziaren parametroetatik etorkizun berri bat eraikitzeko behar zaituztegu, elkar laguntzen eta zaintzen jarraitu behar dugu».

Jaurlaritza Logoa