IRRATIA
Elkarrizketa

«Heavy metala ez da itzali eta ez dut uste laister itzaliko denik»

2001ean Jon Agirre eta Inaxio Esnaolak Burdinola irratsaioa sortu zuten. Helburua: Heavy metala euskaraz hedatzea. 2002an Agirrek saioa utzi eta Esnaolak aurrera jarraitzea erabaki zuen. Saioarekin batera Herriko Burdina ataria sortu zuen, Euskal Herriko heavy metalaren webgunea. 

24 urte bete ditu Herriko Burdina proiektuak (herrikoburdina.eus)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


24 urte bete berri ditu Herriko Burdina proiektuak. Nagusiki webgunean taldeak direla protagonista azaldu digu Esnaolak. Egun atarian Euskal Herriko «357 talde dauzkagu zerrendatuta» eta talde horiekin harremanetan jartzen saiatzen da kazetaria «informazioa azalekoa ez dadin izan». Hobbya eta ofizioa uztartuta, taldeen albiste zein elkarrizketak ontzen dituela gaineratu du. Eta baita atarian aurkitu daitekeen kontzertuen agenda «mental eskaintzari dagokionez konpletoena» dela. 

70eko hamarkdan Ingalaterran piztutako heavy metala egun «ez da itzali eta ez dut uste laister itzaliko denik» iritzi du Esnaolak. Modan ez dagoela argi duen arren, «ez behintzat hedabideetan» astebururo daude kontzertuak daudela nabarmendu du. Horren isla besteak beste 2026 uzta, «70etik gora erreferentzia» izan baitira. Urte amaitu gabe den honetan disko berriak etorriko direla iragarri du eta 2027a ere emankorra izango dela. 

Heavy Metalaren iruditegi maskulinoaz galdeginda «tamalez gizarteari ispilua dela» aipatu du kazetariak. Aurrera begira ildo horretan zein eboluzio izango duen adierazten ez badaki ere, «geroz eta emakume gehiago ikusten ari garela eszenatokietan» baieztatu du, nahiz eta «motel doan» aitortu. 

Aurrera begirako asmoak ere plazatatu ditu eta «datorren abenduan Euskal Herriko Heavy Metala jasotzen duen liburua argitaratu nahiko» lukeela aurreratu. Herriko Burdina atariaren 25. urteurrenerako kontzertu berezia Intxaurrondon prestatu nahi duela gaineratu du eta aurtengo Burdina Astintzen kontzertua maiatzaren 8an izango dela iragarri.