IRRATIA

Txapeldun berri baten zain, ala ez

Lau t’erdiko Txapelketak iazko finaleko protagonista eta agertoki berberak izango ditu igande honetan. Orain, txapeldun berririk izango al da? Hori da argituko den zalantza. Kontrakantxan saio berezia eskaini diogu hitzorduari.

Peio Etxeberria eta Javi Zabala material aukeraketan. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Iaz bezala, Lau t'erdiko Txapelketak protagonistak errepikatuko ditu igande honetan kaiolako txapelaren lehian. Peio Etxeberria egungo txapelduna eta Javi Zabala izango dira aurrez aurre Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Kontrakantxan saio berezia eskaini diogu hitzorduari, finalaren atariko zabala eginez. Gonbidatu berezi bat ere izan dugu gurean: Iker Mariezkurrena, Berriozarko alkatea eta Jon Mariezkurrena pilotariaren anaia.

Finalari dagokionez, Peio Etxeberriak laugarren urtez jarraian lortu du finalerako txartela, eta bigarren txapela janzteko aukera izango du. Zabalak, aldiz, bigarren finala jarraian jokatuko du, baina oraindik ez du maila nagusiko txapelik lortu. Hasiera batean faborito garbi bat dagoela dirudien arren, biek dituzte garaipena lortzeko pisuzko argudioak.

Bestalde, datorren astean abiatuko den Binakako Txapelketari ere erreparatu diogu Kontrakantxa saio berezian. Dena ondo bidean, datorren asteartean behar du aurkezpenak, eta pilotariek oraindik ez dakite norekin osatuko duten bikotea. Horrek, noski, eztabaida piztu du, eta enpresaren eta pilotarien arteko harremanak azkenaldian izan duen bilakaeraz ere hitz egin dugu. Bestetik, asmatzen zaila badago ere, gure bikote-propioak osatzeko apustuak egin ditugu.